Egonkortze-prozesua. Argitaratu dira behin betiko merituak eta hautatutako pertsonen behin-behineko zerrendak.


09 Jun, 2023

Hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak Hezigunean argitaratuko dira. Hautatutako  pertsonen behin-behineko zerrenden aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, zerrenda horietan egon litezkeen akatsengatik, bost egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Erreklamazio horiek Hezigunearen atarian bertan egingo dira (Erreklamazioak-- Erreklamazio-orria eredua betez).

Horrez gain, garrantzitsua da gogoratzea hautatutako pertsonak zehazteko honako hauek hartu direla kontuan:

  • Merezimenduek lortutako puntuazioa.
  • Aurkeztutako hizkuntza-eskakizuna.
  • Espezialitate bat baino gehiagoren artean adierazitako lehentasun-hurrenkera (espezialitate batera baino gehiagotara aurkeztuz gero eta espezialitate bat baino gehiagorako aukera izanez gero).
  • Merezimenduengatik puntuaziorik handiena lortu den espezialitatea (lehentasun-ordena adierazi ez bada eta espezialitate batera baino gehiagotara aurkeztu bada).
  • Berdinketa hausteko irizpideak, izangai batek baino gehiagok puntuazio bera izanez gero (deialdiaren 7.1.2 oinarria).

*OHARRA: prozesuan parte hartu dutenek bakarrik ikusi ahalko dituzte zerrendak.


Las listas provisionales de personas aspirantes seleccionadas se ha publicado en Hezigunea. Contra las listas provisionales de personas seleccionadas, las personas interesadas podrán presentar reclamación, por los posibles errores que pudieran existir en ellas, en el plazo de cinco días hábiles, contados a partir del día siguiente al de su publicación. Dichas reclamaciones se realizarán en el mismo portal de Hezigunea (Reclamaciones-- cumplimentando el modelo--Hoja de reclamaciones).

Además de todo esto es importante recordar que para determinar las personas seleccionadas se ha tenido en cuenta:

  • Puntuación obtenida por los méritos.
  • Perfil lingüístico alegado.
  • Orden de preferencia indicado entre varias especialidades (en caso de haberse presentado a más de una especialidad y poder tener opción a más de una).
  • Especialidad en la que se ha obtenido mayor puntuación por los méritos (en caso de no indicar orden de preferencia y haberse presentado a más de una especialidad).
  • Criterios de desempate, en caso de poseer varios aspirantes la misma puntuación (base 7.1.2 de la convocatoria).

*NOTA: las listas sölo podrán ser vistas por los participantes en el proceso.