Hezkuntza Bereziko hezkuntza-langileen ordezkapenak egiteko moduari buruzko akordioa.


29 Mar, 2022

Hezkuntza Bereziko hezkuntza-langileen ordezkapenak egiteko moduari buruzko akordioa.

Atzo, martxoaren 28an, akordioa lortu zen Negoziazio Mahaian, Hezkuntza Bereziko hezitzaileak ordezkatzeko araubidea arautzen duen Hezkuntzako lan-kontratuko irakasleen Hitzarmen Kolektiboaren III. Eranskina aldatzeko. Hemendik aurrera, hezkuntzako langileentzako plaza bat bete behar denean, Ordezkagunea aplikazioaren bidez eskainiko da.

Ordezkagunean sartuko dira ikastetxeetako zuzendaritzek kontratua hasi aurreko laneguneko 12:30ak arte jakinarazitako ordezkapen guztiak.

  • Hautagaiek beren lan-egoera aldatu ahal izango dute Ordezkagunean 9:30etatik 13:00etara.
  • Izangaiak eskaera telematikoa egin beharko dute aplikazioan sartuta eta lehentasunak 13:30etatik 15:30etara aurkeztuta.
  • Plazen esleipenak, oro har, 15:35etik aurrera argitaratuko dira.

Hezitzaileak zerrendetatik baztertzeari buruz: (honako paragrafo hau akordio berriarekin ezabatzen da):

“Lanaldi osoaren eskaintzari arrazoi justifikaturik gabe uko egiten dioten hautagaiei baja emango zaie kategoria horretako zerrenda guztietan, lanaldi osoko zein partzialeko hiru lurraldeetan; eta lanaldi partzialaren eskaintzari arrazoi justifikaturik gabe uko egiten dioten izangaiei baja emango zaie hiru lurraldeetan kategoria horretako zerrenda guztietan, lanaldi partzialetan.”

_________________________________________________________________________________________________________

Acuerdo sobre la forma de acceder a las sustituciones de personal educativo de Educación Especial

Ayer día 28 de marzo se llego a un acuerdo en la Mesa Negociadora  en el que se  modifica el Anexo III del Convenio Colectivo del personal laboral docente educativo por el que se regula el régimen de sustituciones de personal educativo de Educación Especial. A partir de ahora, cuando haya que cubrir una plaza de personal educativo, ésta se ofrecerá mediante la aplicación Ordezkagunea.

En Ordezkagunea se incluirán todas las sustituciones que se hayan comunicado por las Direcciones de los centros hasta las 12:30 del día laboral anterior a la fecha del inicio del contrato.

  • El personal candidato podrá modificar su situación laboral en Ordezkagune de 9:30 a 13:00.
  • El personal candidato deberá realizar la solicitud telemática accediendo a la aplicación y presentando su preferencias de 13:30 a 15:30.
  • Las adjudicaciones de plazas se publicarán, con carácter general, a partir de las 15:35.

Sobre exclusión de listas del personal educativo:  (SE ELIMINA el siguiente párrafo con el nuevo acuerdo):

“A aquellos candidatos y candidatas que renuncien sin causa justificada a la oferta de una jornada completa se les dará de baja en todas las listas de esa categoría en los tres territorios tanto de jornada completas como parciales; y, aquellos candidatos y candidatas que renuncien sin causa justificada a la oferta de una jornada parcial se les dara de baja en todas las listas de esa categoría en los tres territorios en las jornadas parciales”.

acuerdo_ordezkagune_defin_firmado_c
acuerdo_ordezkagune_defin_sinatuta_e