Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2022-2023rako ikasturterako aurrematrikula jada ireki da.


18 Ene, 2022

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea urtarrilaren 17tik 28ra bitartean On-line egingo da. Familiek prozesua osatzeko behar den informazio guztia esteka honetan izango duzue.

  • Epeen egutegia.
  • Agindua, 2021eko abenduaren 14koa. Zeinaren bidez, ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2022-2023ko ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.
  • 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

ANPE EUSKADI beti Hezkuntza Publikoaren alde.