Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren hurrengo deialdiari buruzko informazio guztia hemen duzue.
Aurreikusita dago iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezk prozesua laster deitzea kidego hauetan:
- Bigarren Hezkuntzako Irakasleak
- Hizkuntza Eskola Ofizialak
- Musika eta Arte Eszenikoak
- Arte Plastiko eta Diseinua
- Maisu-Maistrak
- Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak, desagertzear dagoen kidegoa
Merezimendu-lehiaketa bat izango da, eta parte-hartzaileen honako merezimendu hauek baloratuko dira: Aldez aurreko irakasle-esperientzia, prestakuntza akademikoa eta veste merezimendu batzuk.
Parte hartzeko eskabideak aurkezteko ezarritako epe berean, merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia aurkeztu beharko da. Kontuan hartu, soilik alegatu eta aurkeztu beharko direla Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez dauden merezimenduen egiaztagiriak. Erregistro horretan dauden merezimenduak egiaztatu ahal izateko, honako helbide honetan kontsultatu beharko da Hezigunea.